Aupa lagunok:
Oker nenbilen. Esan nuen 2004ean egindako bira nire azkenekoa zela eta 3 urte pasa ondoren berriro ekingo diet, 4 hilabetez, zuzeneko aurkezpen jarraitu batzuei, alegia, tour izenarekin ezagutzen dugun horri. Aurtengo 007 honetan izan behar zuen, Sean Connery (egun, Eskoziako Alderdi Abertzalearen 007 karnetaren zenbakia duena) handiaren irakaspena aintzakotzat hartzeko unea eta nik neuk aitortzeko: “Never say, never again”, hau da, “ez esan inoiz, inoiz ere ez”.Tira, nire birak ez du “No more Tour” izena izango, baina aitor diezazueket, esaldia tatuatuko dudala “Memento” estiloan. Eta Lynchen “Inland Empire” garai nahasi hauetan non Euskal Poliziak lurrean jipoitzen gaituen manifestazio eskubidea aldarrikatzen dugunean, izan dezagun umore zinematografiko apur bat, Chaplinen bandera gorria altxatu eta astinduko baitut, bere “Garai Modernoak” filmean bezala, berriro ere aldarrikatzeko nire marxista izaera (Groucho korrontekoa). Azpian uzten dizuet Amaiak idatziriko biraren inguruko testua, baita apirilean eta maiatzean egingo ditugun kontzertuen datak.A! Eta birarekin hasi baino lehenago, DJ Laia beste ekintza bat izanen da martxoaren 28an Danimarkako Kopenhagen. Laster elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue besarkada handi bat:Fermin Muguruza

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada